Señor y Señora Aritz Moreno errealizatzaileak eta Leire Apellaniz ekoizleak sortutako ikus-entzunezko enpresa da. Sr.&Sra. izena hartu dute beraien lanak sinatzeko. Eta dagoeneko urte mordoxka beteak dituztelako.

Sr. Aritz Moreno

Sr. Aritz MorenoZuzendaria

"Variety"-k nabarmentzen hasiak diren 10 talentuen zerrendan sartu zuen, 2013ko Cannesko Zinema Jaialdian argitaratu zuen edizio berezian. Estatuan eta nazioartean 60 sari baino gehiago bildu dituzte bere lanek.

Donostian jaioa, telebistan jardun zen lanean kaleratu zuten arte, eta horri esker egin ahal izan zuen bere lehen film laburra, , "Portal Mortal". Bere langabezia-sariarekin finantzaturiko film labur hau Estatuko eta nazioarteko 90 jaialdi ingurutan hautatu zuten eta 23 sari jaso zituen. Harrezkero hainbat film labur eta bideoklip egin ditu eta, besteren artean, Donostia Kultura, Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Dbus bezero izan ditu.

Bere lanetako hiru Kimuak katalogo prestigiotsuak hautatuak izan dira eta sari garrantzitsuak irabazi dituzte, besteren artean, Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Meliés saria, "Cotton Candy", lanak; Epaimahaiaren Sari Nagusia New Yorkeko Short Short Film Festival-en eta Best Filminute 2011 saria, Bucle lanak, hain zuzen, nazioarteko jaialdi horretan garaile izan den Espainiako lehendabiziko –eta orain artean bakarra– film laburra. Bere lanek 300 hautapen inguru izan dituzte mundu osoko jaialdietan, horien artean, Austin Film Festival-en, London BFI-n eta Sitgeseko Zinema Jaialdian, non "Cotton Candy" izan zen irekierako film laburra.

Sra. Leire ApellanizProdukzioa

10 urteko eskarmentua duen andre galanta. Askotariko ekoizpen lanak burutu ditu publizitatean, film luze zein laburretan eta bideoklipetan, eta Sr. y Sra. proiektura batu da, sorkuntza hedapen proiektu honen gidaritzan, bere energia eta aparteko errezetak eskainiz.

Bere urre-koloreko adatsa ibili du Bartzelonan eta Euskal Herrian, spot ugaritan lan egiten, esaterako, Nesquik, Font Vella, Keler, Euskaltel, Eroski, Kaiku eta Bollicao markentzat.

Telmo Esnal, Asier Altuna edota Moriarti-ren proiektuetan parte hartu du, horien artean, "El método Arrieta"-n, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Ikusleen Saria irabazi zuena, bai eta Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astean 8 urtez produkzio laguntzaile lanean.

Señora den aldetik, hainbat gauza batera egiteko gai da eta, egun, Sr. y Sra.ren proiektuekin uztartzen du Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian sail teknikoko arduradun lana.

Sra. Leire Apellaniz

Aparta

Bere gazta tarta